XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D) ERREALITATEAREN HELBURUTASUNA.

Zertarako existitzen da errealitatea?.

Nahiz eta galdera honek erantzun gaitza izan, gizonaren arrazoimenak, errealitateari aurre ematean, ezin dezake planteatu gabe utz.

Nahiz eta desbideratzeak eta akatsak aurkitu, ukaezinezkoa dirudi errealitatea helburu partzialak betez doan osotasun ordenatua bezala aurkezten zaigula (pentsa urtaroek osatzen dituzten ziklo naturaletan) eta helburu partzial guzti horiek besarkatzen dituen azken helburu baterantz zuzendurik dagoela.

Jainko kreatzaile bat onartzen den une berean desegiten da problema hau.

Berak kreatzen du errealitatea eta ordena helburu baterantz gidatzen du.

Baina Jainko hau arbuiatu edo onartzen ez baldin bada, arazoaren irtenbidea guztiz zailtzen da.

Orduan, errealitateak (naturak) helburu inmanente bat du edota helburutasuna bera dagoenik ere uka daiteke.

Azkeneko hau da mekanizismo guztiek egiten dutena: errealitateak prozesu mekaniko soilen bidez funtzionatzen du.

Prozesu hauen bidez emaitzak lortzen dira, baina ez helburuak.

VI. METAFISIKA, ERREALITATEAREN JAKINTZA FILOSOFIKOA.

Filosofia, bere osotasunean, jakintza globaltzat har daiteke.

Hala ere, bere historian zehar, bere garapen historikoan, zenbait behar metodologikorengatik, disziplina filosofiko desberdinetan adarkatu izan da, e.b., logikan, etikan, estetikan....

Disziplina filosofiko hauetariko bakoitzak, bere alorrean, azkeneko jakintza izan nahi du.

Horrela, metafisika totalitatearen jakintza izan nahi duen disziplina filosofikoa duzu.